2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

CASTAÑOSEKO LIBURUTEGIA

Auzoko udal liburutegia.

Eskolakoaz gain, auzoan liburutegia daukagu baita ere. Bertan,  irakurketa gela dago eta liburuak, diskoak eta pelikulak maileguan hartzeko aukera dago. Ume eta helduentzako materialak aurkituko dituzue. Eguneroko prentsa irakurri ahal duzue, disko bat entzun, pelikula bat ikusi, aldizkarietako artikuloak kontsultatu, bidaiak antolatzeko informazioa aurkitu eta abar luze bat. Inoiz liburu bat ez badaukate, Bilboko beste liburutegi bati eskatu eta ekarri egiten dute.
Eskolako liburutegitik ere, liburuak eta eskatzen ditugu. Eta urtero bisitan joaten gara.

Castañoseko liburutegian, gainera, kultura  ekitaldiak  eta erabilpena sustatzeko ekintzak antolatzen dira: ipuin kontalariak, irakurketak, hitzaldiak, proiekzioak, kontzertuak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar.

Helbidea    Castaños kalea 11,48007 Bilbao

Harremanetarako Telefonoa: 944 203 404 Posta elektronikoa: bibliotecacastanos@ayto.bilbao.net

Eraikina

Liburutegia Castañoseko udaltegiko laugarren solairuan kokatzen da. Eraikin hau, 2009an ber-inauguratu zen birmoldatzeko lanak amaitu ostean.

1905an Ricarko Bastidak diseinatu zuen, Alhondegia egin zuen arkitekto berberak (hortik dator eraikin biek duen antzekotasuna). Kanpoko aldetik adreilu eta azulejoak ditu, modernista estiloa ematen diotelarik. Hasiera batean garbitegi publikoa izan zen, gero udal merkatua eta gaur egun udaltegia.

Dirección  Castaños, 11. 48007 Bilbao

Contacto Teléfono 944 203 404 Correo electrónico bibliotecacastanos@ayto.bilbao.net


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina